Makro bat grabatzea

LibreOffice Writer eta Calc aplikazioek teklatuarekin eta saguarekin exekutatutako komandoak graba ditzakete

  1. Ireki makroa grabatu nahi diozun dokumentua.

  2. Aukeratu Tresnak - Makroak - Grabatu makroa.

    Ohar-ikonoa

    Tresnak - Makroak - Grabatu makroa menu-elementua falta bada, ziurtatu makroak grabatzeko eginbidea gaituta dagoela - LibreOffice - Aurreratua atalean.


    Grabazioa elkarrizketa-koadro txikia ikusiko duzu. Gelditu grabazioa botoia bakarrik dauka.

  3. Exekutatu dokumentuan grabatu nahi dituzun ekintzak.

    Sakatu Escape tekla objektu bat desautatzeko, makro-grabatzaileak oraindik ez baitu ekintza hori saguaren klikaren bidez grabatzen.

  4. Sakatu Gelditu grabazioa botoia.

    Makroa elkarrizketa-koadroa agertuko da, eta hor makroa gorde eta exekuta dezakezu.

    Grabazioa makroa gorde gabe abortatu nahi baduzu, egin klik Grabatu makroa elkarrizketa-koadroko Itxi botoian.

  5. Makroa gordetzeko, hautatu makroa gordetzeko erabiliko duzun objektua Gorde makroa hemen zerrenda-koadroan.

  6. Makroa liburutegi edo modulu berri batean gorde nahi baduzu, egin klik Liburutegi berria edo Modulu berria botoian eta idatzi liburutegiaren edo moduluaren izena.

  7. Idatzi makro berriaren izena Makro-izena testu-koadroan. Ez erabili Basic gako-hitzak izen modura.

  8. Sakatu Gorde.

Makro-grabatzailearen mugak

Ondorengo ekintzak ez dira grabatzen:

Emaguzu laguntza!