Marra-estiloak tresna-barraren bidez aplikatzea
Marrazki-objektuaren propietateak tresna-barrak hainbat marra-atributu definitzeko ikonoak eta konbinazio-koadroak ditu.
-
Sakatu Marra ikonoa Marra elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
-
Egin klik Gezi-estiloak ikonoan marraren eskuineko eta ezkerreko amaierentzako gezi-estiloa hautatzeko.
-
Hautatu estilo bat Marra-estiloa koadroan eta zehaztu zabalera Marra-zabalera koadroan. 0 balioak 1 pixel adierazten du.
-
Hautatu marra- eta gezi-kolorea Marra-kolorea koadroan.