Testuan marrak marraztea

Testuan angelu, zabalera, kolore pertsonalizatu eta beste hainbat atributu dituzten marrak sar ditzakezu.

Marraren atributuak eta norabidea zehazteko, erabili Marra marrazki-objektua honela:

Ikonoa

Ikonoa

1.

'Estandarra' barran, sakatu Erakutsi marrazteko funtzioak ikonoa Marrazkia tresna-barra irekitzeko. Hor, sakatu Marra ikonoa. Saguaren erakuslea aldatu egingo da eta alboan marra bat duen sare moduko ikur bilakatuko da.

2.

Dokumentuan, egin klik marrak hasi behar duen lekuan. Saguaren botoia sakatu eta arrastatu marra amaitzea nahi duzun lekura. Shift tekla ere sakatuta mantentzen baduzu, marra horizontalak, bertikalak eta diagonalak marraztu ditzakezu.

Ikonoa

3.

Askatu saguaren botoia marrak nahi duzun norabidea eta luzera duenean. Marra gehiago ere marraztu ditzakezu. Funtzio hori amaitzeko, sakatu Esc tekla edo egin klik Marrazkia barrako Hautatu ikonoan.

4.

Hautatu ikonoa sakatutakoan, marra guztiak aldi berean hauta ditzakezu. Horretarako, egin klik lerro bakoitzean Shift tekla sakatuta duzula. Hautapen anizkoitz horrek marra horiei guztiei kolore, zabalera edo dena delako atributu bera ematea ahalbidetuko dizu.

  1. Sortu marra horizontala aurrez ezarritako Marra horizontala paragrafo-estiloa aplikatuz. Egin klik paragrafo huts batean. Ondoren, egin klik bikoitza Estiloak leihoko Marra horizontala estiloan. Marra horizontalen sarrera ez badago ikusgai paragrafo-estiloen zerrendan, hautatu "Estilo guztiak" beheko zerrenda-koadroan.

  2. Marrak paragrafoen gainean, ondoan edo azpian marraztu ditzakezu. Horretarako, aukeratu Formatua - Paragrafoa - Ertzak.

Marra automatikoak Writerren

  1. Writerreko testu-dokumentu batean hiru marratxo edo gehiago elkarren segidan idatziz eta Enter tekla sakatuz marra berria hasten baduzu, karaktereak kendu egingo dira eta aurreko paragrafoak marra bat edukiko du beheko ertzean.

    Marra bakun bat sortzeko, idatzi hiru marratxo (-) edo gehiago edo azpimarrak (_) eta ondoren sakatu Enter. Marra bikoitza sortzeko, idatzi hiru berdin ikur (=), izartxo (*), tilet (~) edo traola-ikur (#) edo gehiago eta ondoren sakatu Enter.

  2. Automatikoki marraztutako ertza kentzeko, aukeratu Formatua - Paragrafoa - Ertzak eta hautatu 'ertzik ez'.

  3. Ertz automatikoaren ordezpena behin desegiteko, aukeratu Editatu - Desegin.

  4. Ertz automatikoak desgaitzeko, aukeratu Tresnak – Autozuzenketa - Autozuzenketako aukerak eta garbitu Aplikatu ertza.

Abisu-ikonoa

Testuan sartzen diren marra eta beste marrazki-objektu batzuk ez dira HTML formatuan definitzen, eta beraz, ez dira zuzenean esportatzen HTML formatura, grafiko gisa baizik.


Iradokizun-ikonoa

Marraren zabalera zehazten duzunean, neurri-unitate bat erants dezakezu. Marraren zabalera zero bada, irteerako euskarriaren pixel bateko zabalera duen marra bat sortuko da.


Formatua - Paragrafoa - Ertzak

Marra-estiloak tresna-barraren bidez aplikatzea

Emaguzu laguntza!