Dokumentuen hizkuntza hautatzea

Dokumenturako hautatzen duzun hizkuntzak honako hau zehazten du: ortografia egiaztatzeko erabiliko den hiztegia, sinonimoen hiztegia eta hitz-zatiketa, erabili beharreko dezimalen eta milakoen bereizlea eta moneta-formatu lehenetsia.

Dokumentu osoaren hizkuntza hautatzea

  1. Aukeratu . Joan Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak atalera.

  2. Dokumentuen hizkuntza lehenetsiak atalean, hautatu sortu berri diren dokumentu guztientzako hizkuntza. Uneko dokumentuarentzat bakarrik markatzen baduzu, zure aukera uneko dokumentuari bakarrik aplikatuko zaio. Elkarrizketa-koadroa ixteko, sakatu Ados botoia.

Paragrafo-estilo baten hizkuntza hautatzea

  1. Kokatu kurtsorea paragrafo-estiloa editatu nahi duzun paragrafoan.

  2. Ireki laster-menua eta aukeratu Editatu paragrafo-estiloa. Horrek Paragrafo-estiloa elkarrizketa-koadroa irekiko du.

  3. Hautatu Letra-tipoa fitxa.

  4. Hautatu Hizkuntza eta sakatu Ados botoia.

    Uneko paragrafo-estiloarekin formateatutako paragrafo guztiek hautatutako hizkuntza izango dute.

Hizkuntza zuzenean hautatutako testuari aplikatzea

  1. Hautatu hizkuntza aplikatu nahi diozun testua.

  2. Aukeratu Formatua - Karakterea. Horrek Karakterea elkarrizketa-koadroa irekiko du.

  3. Hautatu Letra-tipoa fitxa.

  4. Hautatu Hizkuntza eta sakatu Ados botoia.

LibreOffice Calc-en, aukeratu Formatua - Gelaxkak eta egin aurreko gauza bera.

Karaktere-estilo baten hizkuntza hautatzea

  1. Ireki 'Estiloak' leihoa eta sakatu Karaktere-estiloak ikonoa.

  2. Egin klik beste hizkuntza bat ezarri nahi diozun karaktere-estiloaren izenean.

  3. Ondoren, ireki laster-menua Estiloak leihoan eta hautatu Aldatu. Horrek Karaktere-estiloa elkarrizketa-koadroa irekiko du.

  4. Hautatu Letra-tipoa fitxa.

  5. Hautatu Hizkuntza eta sakatu Ados botoia.

    Orain karaktere-estiloa aplikatu diezaiokezu hautatutako testuari.

Testu-hizkuntza gehiago gehitzea

  1. Hiztegiak hedapen gisa instalatzen dira. Aukeratu Tresnak - Hizkuntza - Hiztegi gehiago linean, hiztegien orria zure nabigatzaile lehenetsian irekitzeko.

  2. Hautatu hiztegi bat deskribapenen zerrendan. Egin klik eskuratu nahi duzun hiztegi-deskribapenaren izenburuan.

  3. Hurrengo orrian, sakatu Eskuratu ikonoa hiztegiaren gehigarria deskargatzeko. Kontuan izan arakatzaileak zer karpetetara deskargatzen duen fitxategia. Nahi dituzun hiztegi guztiak deskarga ditzakezu.

  4. LibreOffice aplikazioan, aukeratu Tresnak - Hedapen-kudeatzailea eta sakatu Gehitu, deskargatutako hedapenak instalatzeko.

  5. Hedapenak instalatu ondoren, itxi LibreOffice (abiarazle bizkorra barne), eta berrabiarazi.

Interfazearen hizkuntza ezartzea

LibreOffice softwarearen instalazio estandarrak zuk aukeratzen duzun hizkuntzan eskainiko dizu erabiltzailearen interfazea (UI).

Erabiltzaile askok gaztelaniazko edo frantsesezko bertsioa deskargatzen dute; menu-komandoak eta aplikazioetarako laguntza hizkuntza horietan egongo dira. Menuetarako beste hizkuntza bat nahi baduzu (eta aplikazioen laguntzarako, hizkuntza horretan erabilgarri badago), aldatu interfazearen hizkuntza ondoren azaltzen dugun bezala.

  1. Aukeratu - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak.

  2. Hautatu beste hizkuntza bat 'Erabiltzaile-interfazea' zerrenda-koadroan.

  3. Egin klik Ados botoian eta berrabiarazi LibreOffice.

  4. Zerrenda-kutxan zuk nahi duzun hizkuntza agertzen ez bada, begiratu "Interfaze-hizkuntza gehiago gehitzea"

Interfaze-hizkuntza gehiago gehitzea

- Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak

Formatua - Karakterea - Letra-tipoa

Emaguzu laguntza!