UNO osagaiak integratzea

Programatzaileek beren UNO (Universal Network Objects) osagaiak idatzi eta integra ditzakete LibreOffice aplikazioan. Osagai berri horiek LibreOffice menu eta tresna-barretan gehi daitezke; "gehigarri " deitzen diegu.

Zenbait tresna eta zerbitzuk osagaiak integratzea onartzen dituzte. Xehetasunak LibreOffice garatzailearen gidan daude. Hiru urrats nagusiak honako hauek dira:

  1. Erregistratu osagai berriak LibreOffice aplikazioan. Horretarako, unopkg tresna erabil dezakezu. Tresna hori {installpath}programan aurkituko duzu.

  2. Integratu osagai berriak zerbitzu gisa. ProtocolHandler eta JobDispatch zerbitzuek lagunduko dizute; informazio gehiago LibreOffice garatzailearen gidan aurkituko duzu.

  3. Aldatu erabiltzaile-interfazea (menuak edo tresna-barrak). Hori ia automatikoki egin daiteke, aldaketak deskribatzen dituen XML testu-fitxategi bat idatzita. LibreOffice garatzailearen gidan horri buruzko informazio gehiago dago.

Gehigarriek (add-on) LibreOffice aplikazioaren funtzionalitatea hedatu dezakete. Horiek ez dute erlaziorik LibreOffice Calc-i funtzio berriak ematen dizkien .

Emaguzu laguntza!