Objektu grafikoak editatzea
Aukeratu Ikusi - Tresna-barra - Marrazkia Marrazkia tresna-barra irekitzeko, oraindik ireki gabe badago.
Marrazki-objektuak gerora editatu eta aldatu daitezke. Horrela sortutako marrazki-objektuak kalitatea galdu gabe eskalan jar daitezkeen bektore-irudiak dira.
Laukizuzena sortzeko, egin klik 'Laukizuzena' ikonoan, eta ondoren, eraman kurtsorea laukizuzenaren izkina bat egotea nahi duzun lekura. Sakatu saguaren botoia eta eduki hura sakatuta, laukizuzenaren kontrako izkinara arrastatzen duzun bitartean. Saguaren botoia askatzean, laukizuzena dokumentuan txertatuko da. Hautatuta egongo da, eta haren propietateak edita ditzakezu laster-menuaren bidez.
-
Mota bereko hainbat objektu marrazteko, egin klik bikoitza ikonoan. Mota bereko hainbat objektu marrazteko, egin klik bikoitza ikonoan. Marraztu mota bereko hainbat objektu. Egin klik dokumentuan, sagua mugitu gabe, objektuen marraztea gelditzeko.
-
Marrazki-objektuak erditik hasita ireki nahi badituzu, izkina batetik bestera arrastaka eraman ordez, mantendu sakatuta OptionAlt tekla, kurtsorea arrastatzen duzun bitartean. Leiho-kudeatzaile zenbaitetan, 'Meta' tekla ere mantendu beharko duzu sakatuta.
-
Arrastatzean Shift tekla sakatuta edukitzeak, sortutako objektua murrizten du. Adibidez, laukizuzenaren ordez laukia sortuko da, eta elipsearen ordez zirkulua sortuko da. Lehendik dagoen objektu baten helduleku bat Shift tekla sakatuta daukazun bitartean arrastatzen baduzu, objektuaren aspektu-erlazioa ez da aldatuko.
-
Objektuen eskala aldatzeko, hautatu haiek, hautatze-tresnarekin gainean sakatuta. Orduan zortzi helduleku ikusiko dituzu objektuaren inguruan. Izkinetako lau heldulekuetako bat arrastatzen duzunean, aurkako tokian dagoen izkina finko mantenduko da eta beste hirurak mugitu egingo dira. Aldeetako helduleku bat arrastatzen baduzu, aurkako aldea finko mantenduko da.
-
Teklatua erabiliz marrazki-objektua tamainaz aldatzeko, lehenbizi hautatu objektua, gero sakatu ⌘Ctrl+Tab hainbat aldiz, nahi duzun heldulekoa nabarmendu arte. Orduan, sakatu gezi-tekla bat. Urrats txikiagoetan tamainaz aldatzeko, mantendu OptionAlt tekla gezi-tekla sakatzean. Sakatu Shift puntu-edizio modutik ateratzeko.
-
Marrazki-objektuak lekuz aldatzeko, lehenik hautatu egin behar dituzu. Objektu bat baino gehiago hautatzeko, sakatu Shift tekla bere ertzean klik egiten duzun bitartean. Saguaren botoia sakatuta duzula, arrastatu objektuak kokaleku berrira.
-
Teklatua erabiliz marrazki objektu bat mugitzeko, lehenbizi hautatu objektua, gero sakatu gezi-tekla bat. Urrats txikiagoetan mugitzeko, mantendu OptionAlt tekla gezi-tekla sakatzean.
-
Objektu grafiko batean testua sartzeko, hautatu objektua eta hasi zure testua idazten. Sakatu objektuaren kanpoan, testua sartzea amaitzeko. Egin klik bikoitza objektu baten barruko testuan, testu hori editatzeko.
Marrazki-objektuak sortu eta editatu ondoren modu normalera itzultzeko, egin klik dokumentuan, marrazki edo bestelako objekturik ez dagoen arean. Marrazki-kurtsorea ikusten baduzu, irten modu horretatik. Horretarako, egin klik Hautatu ikonoan.