Galeriako objektuak txertatzea

Objektuak kopia edo esteka gisa sar ditzakezu dokumentuetan. Objektuen kopia jatorrizko objektuarekiko independentea da. Jatorrizko objektuari egindako aldaketek ez dute eraginik kopian. Estekak jatorrizko objektuaren mende gelditzen dira. Jatorrizko objektuan aldaketak egiten badira, estekan ere islatuko dira.

Objektuak kopia gisa txertatzea

  1. Ireki galeria Estandarra barrako Galeria ikonoan klik eginez, edo Tresnak - Galeria hautatuz.

  2. Hautatu gai bat.

  3. Hautatu objektu bat klik eginez.

  4. Arrastatu objektua dokumentura, edo egin klik eskuineko botoiarekin laster-menua irekitzeko eta hautatu Txertatu eta Kopia.

Objektuak esteka gisa txertatzea

  1. Ireki galeria Estandarra barrako Galeria ikonoan klik eginez edo Txertatu - Multimedia - Galeria hautatuz.

  2. Hautatu gai bat.

  3. Hautatu objektu bat klik eginez.

  4. Arrastatu objektua dokumentura, Shift eta teklei sakatuta eusten diezun bitartean, edo egin eskuineko klik laster-menua irekitzeko, eta hautatu Txertatu eta Estekatu.

Objektuak atzeko planoko grafiko gisa txertatzea

  1. Ireki galeria Estandarra barrako Galeria ikonoan klik eginez edo Tresnak - Galeria hautatuz.

  2. Hautatu gai bat.

  3. Hautatu objektu bat klik eginez.

  4. Ireki laster-menua eta aukeratu Txertatu - Atzeko planoa - Orrialdea edo Paragrafoa.

Objektua beste objektu baten testura (eredu) gisa txertatzea

  1. Ireki galeria Estandarra barrako Galeria ikonoan klik eginez edo Tresnak - Galeria hautatuz.

  2. Hautatu gai bat.

  3. Hautatu objektu bat klik eginez.

  4. Arrastatu objektua dokumentuko beste objektura, teklari sakatuta eusten diozun bitartean.

Emaguzu laguntza!