Dokumentu bati komando-botoi bat gehitzea

'Inprimaki-kontrolak' tresna-barra erabil dezakezu kontrol-laukiak, botoiak, datu-erregistroak erakusteko taulak eta beste kontrol batzuk dokumentuetan txertatzeko.

Dokumentuetan botoiak gehitzeko

  1. Aukeratu Ikusi - Tresna-barrak - Inprimaki-kontrolak.

  2. 'Inprimaki-kontrolak' tresna-barran, egin klik Sakatzeko botoia ikonoan.

    Saguaren erakusleak gurutze itxura hartuko du.

  3. Dokumentuan, arrastatu kurtsorea botoia marrazteko.

  4. Egin klik eskuineko botoiarekin eta aukeratu Kontrola.

  5. Zehaztu botoiaren propietateak.

  6. Botoiaren etiketa aldatzeko, egin klik Orokorra fitxan eta editatu testua Etiketa koadroan.

  7. Botoiari makro bat eransteko, egin klik Gertaerak fitxan, eta gero, egin klik makroa exekutatzea nahi duzun botoiaren ondoko ... botoian. Esleitu makroa elkarrizketa-koadroan, lokalizatu erabili nahi duzun makroa eta egin klik Ados botoian.

  8. Itxi Propietateak elkarrizketa-koadroa.

  9. (Hautazkoa) Zehaztu botoiaren jabea den inprimakiaren propietateak.

  10. Egin klik eskuineko botoiarekin eta aukeratu Inprimakia.

  11. Inprimaki-propietateak elkarrizketa-koadroa irekiko da.

  12. Zehaztu inprimakiaren propietateak eta itxi elkarrizketa-koadroa.

Emaguzu laguntza!