Faxak bidaltzea eta LibreOffice faxak bidaltzeko konfiguratzea

Faxak zuzenean LibreOffice aplikaziotik bidaltzeko, aplikazioak fax-modemarekin komunikatuko dituen fax-modema eta fax-kontrolatzailea behar dituzu.

Faxak 'Inprimatu' elkarrizketa-koadroaren bidez bidaltzea

  1. Ireki Inprimatu elkarrizketa-koadroa. Horretarako, aukeratu Fitxategia - Inprimatu eta hautatu fax-kontrolatzailea Izena zerrenda-koadroan.

  2. Ados botoia sakatuta, fax-kontrolatzailearen elkarrizketa-koadroa irekiko da, eta hor fax-hartzailea hauta dezakezu.

LibreOffice fax-ikonoa sortzeko konfiguratzea

Ikono bat sakatu eta uneko dokumentua automatikoki fax gisa bidaltzeko konfigura dezakezu LibreOffice:

  1. Aukeratu - LibreOffice Writer - Inprimatu.

  2. Hautatu fax-kontrolatzailea Faxa zerrenda-koadroan eta sakatu Ados.

  3. Sakatu Estandarra barraren amaierako gezi-ikonoan. Goitibeherako menuan, aukeratu Pertsonalizatu.

    Pertsonalizatu elkarrizketa-koadroko Tresna-barrak fitxa agertuko da.

  4. Sakatu Gehitu komandoak.

  5. Hautatu "Dokumentuak" kategoria eta hautatu "Bidali fax lehenetsia" komandoa.

  6. Sakatu Gehitu, eta gero, Itxi.

  7. Tresna-barrak fitxan, sakatu beherako geziaren botoia, ikono berria nahi duzun lekuan kokatzeko. Sakatu Ados.

    Estandarra barrak ikono berria edukiko du orain, uneko dokumentua fax gisa bidaltzeko.

Tresna-barrei botoiak gehitzea

Emaguzu laguntza!