Kalkulu-orrietako areak testu-dokumentuetan kopiatzea

  1. Ireki testu-dokumentua eta kalkulu-orria.

  2. Hautatu kopiatu nahi duzun orri-area.

  3. Seinalatu hautatutako area eta sakatu saguaren botoia. Saguaren botoia sakatuta duzula, arrastatu area testu-dokumentura.

  4. Kurtsorea orri-area txertatu nahi duzun lekuan dagoenean, askatu saguaren botoia. Orri-area OLE objektu gisa txertatuko da.

  5. OLE objektua nahi duzunean hautatu eta editatu dezakezu.

  6. OLE objektua editatzeko, sakatu bi aldiz haren gainean.

    Bestela, hautatu objektua eta aukeratu Editatu - Objektua - Editatu edo aukeratu Editatu laster-menutik. Objektua bere markoaren barnean editatuko duzu, testu-dokumentuaren barnean, baina kalkulu-orrien ikonoak eta menu-komandoak ikusiko dituzu.

  7. Aukeratu Ireki OLE objektuaren iturburu-dokumentua irekitzeko.

LibreOffice dokumentuetan arrastatu eta jaregitea

Grafikoak dokumentu artean kopiatzea

Grafikoak galeriatik kopiatzea

Grafikoak galeriari gehitzea

Emaguzu laguntza!