Grafikoak dokumentu artean kopiatzea

Dokumentu bateko grafiko bat beste dokumentu batean kopiatu dezakezu arrastatu eta jaregiteko funtzioa erabiliz. Dokumentua argitaratu nahi baduzu, kontsultatu copyright-eskubideak eta lortu egileen baimena.

  1. Ireki objektu grafikoa txertatu nahi duzun dokumentua.

  2. Ireki grafikoa duen dokumentua.

  3. Egin klik grafikoan, tekla sakatzen duzun bitartean, erreferentziatuta dituen hiperestekak exekutatu gabe hura hautatzeko.

  4. Eduki saguaren botoia sakatuta eta itxaron une bat objektua barne-memorian kopiatu arte.

  5. Arrastatu grafikoa beste dokumentu batera.

  6. Testu-kurtsore grisak irudiaren kopia txertatu duzun kokalekua adierazten duenean, askatu botoia.

  7. Grafikoa hiperesteka batekin konektaturik dagoenean, hiperesteka txertatuko da eta ez grafikoa.

LibreOffice dokumentuetan arrastatu eta jaregitea

Kalkulu-orrietako areak testu-dokumentuetan kopiatzea

Grafikoak galeriatik kopiatzea

Grafikoak galeriari gehitzea

Emaguzu laguntza!