Grafikoak galeriari gehitzea

Arrastatu eta jaregiteko funtzioaren bidez, dokumentu bateko grafikoak (adibidez, HTML orri batekoak) galerian koka ditzakezu.

  1. Bistaratu grafikoa gehitu nahi duzun galeriako gaia.

  2. Kokatu saguaren erakuslea grafikoaren gainean, klik egin gabe.

  3. Saguaren erakuslea esku-ikur batera aldatzen bada, grafikoak hiperesteka bati egiten dio erreferentzia. Kasu horretan, egin klik grafikoan tekla sakatzen duzun bitartean, hura hautatzeko hari dagokion esteka exekutatu gabe.

    Saguaren erakuslea esku bihurtzen ez bada, egin klik grafikoan hura hautatzeko.

  4. Grafikoa hautatutakoan, askatu saguaren botoia. Egin klik berriro grafiko-irudian, saguaren botoia bi segundoz baino gehiago sakatuta duzula. Grafiko-irudia barne-memorian kopiatuko da.

  5. Saguaren botoia askatu gabe, arrastatu grafikoa galeriara.

Galeriako objektuak txertatzea

LibreOffice dokumentuetan arrastatu eta jaregitea

Grafikoak dokumentu artean kopiatzea

Kalkulu-orrietako areak testu-dokumentuetan kopiatzea

Grafikoak galeriatik kopiatzea

Emaguzu laguntza!