Arrastatu eta jaregitea datu-iturburuaren ikuspegiarekin

Arrastatu eta jaregitearen metodoa, iturburu bateko datuak testu edo kalkulu-orri batera kopiatzeko edo datu-iturburuan oinarritutako inprimakiak sortzeko modu azkar bat da.

Datuak saguaren erakuslearen bidez kopiatzea

Arrastatu eta jareginez kopiatzea

Arrastatu eta jaregiteko ekintza desegin nahi baduzu, kokatu kurtsorea dokumentuan eta aukeratu Editatu - Desegin.

Iradokizun-ikonoa

Arrastatu eta jaregitearen bidez, dokumentuetatik datu-iturburuetara ere kopiatu daiteke:


Iradokizun-ikonoa

Testu-taula bat edo kalkulu-orri batean hautatutako area bat, arrastatu eta jareginen bidez, datu-iturburuen esploradoreko taula-edukigailura arrasta daiteke.


Iradokizun-ikonoa

Testu soila arrastatu eta jaregitearen bidez kopiatu daiteke dokumentu batetik datu-iturburuaren ikuspegiko datu-eremu batera.


Datuak testu-dokumentuetan erabiltzea

Datu-baseko eremu bat testu-dokumentu batean txerta dezakezu eremu-izena datu-iturburuaren ikuspegiko zutabe-goiburukotik dokumentura arrastatuz. Hori erabilgarria da gutun-ereduak diseinatzeko. Nahi dituzun eremuak (etxeko helbidea, helbide-inprimakia, etab.) dokumentura arrastatu besterik ez duzu.

Erregistro osoa txertatzeko, hautatu dagokion goiburukoa eta arrastatu dokumentura. Saguaren botoia askatzean, Txertatu datu-baseko zutabeak elkarrizketa-koadroa irekiko da. Hor erabaki dezakezu datu-baseko eremu guztiak erabili nahi dituzun, edo datuak dokumentuan testu, taula edo eremu gisa kopiatu nahi dituzun. Unean hautatuta dauden erregistro guztiak txertatuko dira.

Datuak taula-dokumentuari aplikatzea

Erregistro bat edo gehiago kalkulu-orriaren orri aktiboan txertatzeko, hautatu datu-iturburuaren ikuspegiko errenkadak eta arrastatu eta jaregin kalkulu-orrian. Datuak saguaren botoia askatzen duzun lekuan txertatuko dira.

Kontrolak testu-inprimaki batean txertatzea

Datu-base bati estekatutako testu-inprimaki bat sortzean, arrastatu eta jaregitearen funtzioaren bidez sor ditzakezu kontrolak, datu-iturburuaren ikuspegitik.

Datu-baseko zutabe bat testu-dokumentura arrastatzen baduzu, eremu bat txertatzen duzu. Shift+ sakatuta mantentzen baduzu arrastatu bitartean, testu-eremu bat txertatuko da, etiketa-eremu batekin behar den moduan taldekatuta. Testu-eremuak badu inprimakirako behar duzun datu-baseko informazio guztia.

LibreOffice dokumentuetan arrastatu eta jaregitea

Grafikoak dokumentu artean kopiatzea

Kalkulu-orrietako areak testu-dokumentuetan kopiatzea

Grafikoak galeriatik kopiatzea

Grafikoak galeriari gehitzea

Emaguzu laguntza!