LibreOffice dokumentuetan arrastatu eta jaregitea

Objektuak arrastatu eta jaregiteko funtzioaren bidez, objektuak lekuz aldatu edo kopiatzeko hainbat aukera daude. Testu-atalak, marrazki-objektuak, grafikoak, inprimaki-kontrolak, hiperestekak, gelaxka-barrutiak eta beste hainbat elementu saguaren bidez lekuz aldatu eta kopiatu daitezke.

Kopiatzean, saguaren erakusleak plus ikurra bistaratzen du, eta esteka edo hiperesteka sortzean, gezia.

Saguaren erakuslea

Deskribapena

Datuak saguaren erakuslearen bidez lekuz aldatzea

Mugitzea

Datuak saguaren erakuslearen bidez kopiatzea

Kopiatzea

Estekak saguaren erakuslearen bidez txertatzea

Estekak sortzea


edo Shift+ sakatzen baduzu saguaren botoia askatu bitartean, objektua kopiatu, mugitu edo estekatuko den kontrolatuko duzu.

Ikonoa

Objektuak Nabigatzailetik kanpora arrastatzen badituzu, objektua kopiatzea edo esteka edo hiperesteka gisa txertatzea nahi duzun zehaztu dezakezu nabigatzailearen arrastatze modua ikonoko azpimenuan.

Iradokizun-ikonoa

Arrastatu eta jaregiteko eragiketa nahi duzunean utz dezakezu bertan behera LibreOffice aplikazioan. Horretarako, sakatu Esc tekla saguaren botoia askatu aurretik.


Grafikoak dokumentu artean kopiatzea

Kalkulu-orrietako areak testu-dokumentuetan kopiatzea

Grafikoak galeriatik kopiatzea

Grafikoak galeriari gehitzea

Emaguzu laguntza!