Taula-diseinua

Atal honetan, datu-baseetan taula berri bat diseinu-ikuspegian nola sortzen den azaltzen da.

Ireki taula berria edukiko duen datu-basearen fitxategia. Sakatu Taulak ikonoa. Aukeratu Sortu taula diseinu moduan taula berria sortzeko.

Diseinu-ikuspegian taulako eremuak sor ditzakezu.

Ohar-ikonoa

Eremu bakoitzak zehaztutako eremu motari dagozkion datuak bakarrik onartzen ditu. Adibidez, zenbaki-eremuetan ezin da testurik sartu. dBASE III formatudun zirkular-eremuek barne funtzionamenduak kudeatutako testu-fitxategiei egiten die erreferentzia. Fitxategi horiek 64KB gehienez duen testua eduki dezakete.


Eremu bakoitzarentzat aukerako Deskribapena sar dezakezu. Deskribapen-testua iradokizun gisa agertuko da zutabe-izenburuetan, taula-ikuspegian.

Eremuaren propietateak

Sartu propietateak hautatutako datu-eremu bakoitzarentzat. Datu-basearen motaren arabera, baliteke sarrera-gailu batzuk ez egotea erabilgarri.

Balio lehenetsia koadroan, sartu erregistro berri bakoitzaren eduki lehenetsia. Eduki hori aurrerago edita daiteke.

Sarrera behar da koadroan, zehaztu eremuak hutsik egon behar duen edo ez.

Luzera koadroan, erabilgarri dauden aukerak eskaintzen dituen konbinazio-koadroa erakuts daiteke.

Datu-iturburuen ikuspegi orokorra

Emaguzu laguntza!