Inprimaki-iragazkiarekin bilaketak egitea

  1. Ireki datu-basearen eremuak dituen inprimaki-dokumentua.

    Adibide modura, ireki testu-dokumentu huts bat eta sakatu + Shift + F4 teklak. Ireki datu-baseko biblio bibliografia-taula datu-iturburuaren ikuspegian. Shift+ sakatzen duzun bitartean, arrastatu zutabe-goiburu batzuk dokumentura, inprimaki-eremuak sor daitezen.

  2. Inprimaki-kontrolak tresna-barran, egin klik Aktibatu/desaktibatu diseinu modua ikonoanIkonoa diseinu modua desaktibatzeko.

  3. Inprimaki-nabigatzailea tresna-barran, egin klik Inprimakian oinarritutako iragazkiak ikonoanIkonoa. Uneko dokumentua inprimakiko kontrolekin bistaratuko da edizio-maskara huts gisa. Inprimaki-iragazkia tresna-barra agertuko da.

  4. Sartu iragazki-baldintzak eremu batean edo gehiagotan. Kontuan izan iragazki-baldintzak hainbat eremutan sartzen badituzu, sartutako baldintza guztiek bat etorri behar dutela (AND boolearra).

Komodinei eta eragileei buruzko informazio gehiago Kontsulta-diseinuan aurkituko duzu.

Inprimaki-iragazkia tresna-barrako Aplikatu inprimakian oinarritutako iragazkia ikonoan klik egiten baduzu, iragazkia aplikatu egingo da. Inprimaki-nabigatzailea tresna-barra ikusiko duzu, eta aurkitutako erregistroen artean araka dezakezu.

Inprimaki-iragazkia tresna-barrako Itxi botoian klik egiten baduzu, inprimakia iragazkirik gabe bistaratuko da.

Egin klik Inprimaki-nabigatzailea tresna-barrako Aplikatu iragazkia ikonoanIkonoa iragazitako ikuspegira joateko.

Ezarritako iragazkia kentzeko, egin klik Berrezarri iragazkia/ordena ikonoanIkonoa.

Iragazki-nabigatzailea erabiltzea

Tauletan eta inprimaki-dokumentuetan bilaketak egitea

Emaguzu laguntza!