Datu-baseen txostenak erabiltzea eta editatzea
Txostenak erabiltzea
LibreOffice aplikazioak sortutako txostenei buruzko informazioa datu-basearen fitxategian gordetzen du.
-
Aukeratu Fitxategia - Ireki eta hautatu datu-basearen fitxategia.
-
Datu-baseen fitxategi-leihoan, egin klik Txostenak ikonoan.
-
Txostena irekitzeko, egin klik bikoitza txosten-izen batean.
Esteka horiek automatikoki gehitzen dira txostenen morroia erabiliz edo txosten-eraikitzailearen leihoan txosten berria sortzen duzunean.
Txosten-eraikitzailearen leihoan sortutako txosten bat editatzea
-
Egin klik eskuineko botoiarekin datu-baseen fitxategi-leihoko txosten baten izenean eta, gero, aukeratu 'Editatu'.
Txosten-eraikitzailearen leihoa irekitzen da, txostenaren informazioa kargatuta daukala.
Erabili tresna-barrak eta menu-komandoak, eta arrastatu eta jaregin, txostena txosten-diseinatzailea gidan esan bezala editatzeko.
Exekutatu txostena, sortutako txostenaren dokumentua ikusteko.
Txostenen morroiarekin sortutako txosten bat editatzea
-
Txostenen morroiaren elkarrizketa-koadroko azken orrialdean, txosten-txantiloia editatzea aukeratu dezakezu, hura erabili aurretik.
Lehen orrialdearen orrialde-estiloak eta txosteneko hurrengo orrialdeak edita ditzakezu, baita paragrafo-estiloak, zenbaki-formatuak, inprimatutako eremu-etiketak eta beste hainbat alderdi ere.
Txostenak atzitzen duen datu-basea ondo ezagutzen ez baduzu, ez editatu SQL instrukzioak, datu-basearen izena, inprimakiko ezkutuko kontrolak edo txostenarekin zerikusia duen informazioa.