SQL komandoak exekutatzea

SQL komandoen laguntzarekin, datu-basea zuzenean kontrola dezakezu, eta taulak eta kontsultak sortu eta edita ditzakezu.

Ohar-ikonoa

Kontuan izan datu-baseen mota guztiek ez dituztela SQL instrukzio guztiak onartzen. Beharrezkoa bada, bilatu datu-basearen sistemak zein SQL komando onartzen dituen.


SQL instrukzioak zuzenean exekutatzeko

  1. Aukeratu Fitxategia - Ireki datu-basearen fitxategi bat irekitzeko.

  2. Aukeratu Tresnak - SQL.

  3. Sakatu Sortu kontsulta SQL bistan ikonoa Ikonoa edo

    Hautatu zerrendan dagoen kontsultetako bat eta sakatu Editatu ikonoa Ikonoa.

  4. Kontsulta leihoan, aukeratu Ikusi - Aktibatu/desaktibatu diseinu-ikuspegia. Editatu SQL komandoa.

  5. Sakatu Exekutatu ikonoa Icon. Kontsultaren emaitza goiko leihoan bistaratuko da.

  6. Sakatu Gorde edo Gorde honela ikonoa Ikonoa kontsulta gordetzeko.

Emaguzu laguntza!