Urruneko zerbitzarietako fitxategiak irekitzea eta gordetzea

Urruneko fitxategi-zerbitzuen erabiltzaile-gida

LibreOffice aplikazioak urruneko zerbitzarietan biltegiratutako fitxategiak ireki eta gorde ditzake. Fitxategiak urruneko zerbitzarietan edukita, ordenagailu batetik baino gehiagotik egin daiteke lan dokumentuetan. Esaterako, bulegoko ordenagailutik egin dezakezu lan egunez, eta ondoren, etxetik editatu dokumentu bera azken minutuko aldaketak egiteko. Fitxategiak urruneko zerbitzarietan biltegiratuta, galeretatik eta disko gogorren hutsegiteetatik ere babesten dira. Zenbait zerbitzarik fitxategietara dauden sartzeak eta ateratzeak ere ezagutzen dituzte, eta horrela, fitxategi bakoitzaren erabilera eta atzipenak kontrolatu ditzakete.

LibreOffice aplikazioak sare-protokolo ezagunak (FTP, WebDAV, Windows share, SSH) erabiltzen dituzten dokumentu-zerbitzari asko onartzen ditu. Google Drive eta antzeko beste zerbitzu ezagun batzuk ere onartzen ditu, bai eta OASIS CMIS estandarra inplementatu duten kode irekiko zerbitzariak ere.

Urruneko fitxategi-zerbitzu batekin lan egiteko, hasteko urruneko fitxategi-konexio bat konfiguratu behar duzu.

Urruneko fitxategi-zerbitzu bateko fitxategi bat irekitzeko

  1. Egin ekintza hauetako bat:

  1. Hautatu fitxategia eta sakatu Ireki edo Enter.

Ondoren agertuko den 'Urruneko fitxategiak' elkarrizketa-koadroak hainbat atal ditu. Goiko zerrenda-kutxan aurretiaz definituta dituzun urruneko zerbitzarien zerrenda du. Zerrenda-kutxaren azpiko lerroak karpeta atzitzeko bide-izena du. Ezkerrean, zerbitzariko erabiltzaile-espazioak duen karpeta-egitura dago. Panel nagusiak urruneko karpetako fitxategiak bistaratuko ditu.

Fitxategiak zerbitzaritik ateratzea eta zerbitzarian sartzea

Fitxategiak urruneko CMIS zerbitzari batetik ateratzeko eta zerbitzarian sartzeko ekintzek dokumentuen eguneraketak kontrolatzen dituzte eta nahi gabeko gainidazteak eragozten dituzte.

Dokumentua zerbitzaritik ateratzean, hura blokeatu egiten da, eta beste erabiltzaile batzuek ezin dute aldaketarik idatzi dokumentuan. Erabiltzaile bakar batek izan dezake dokumentu jakin bat blokeatuta momentu jakin batean. Dokumentua zerbitzarian sartzean edo ateratzea bertan behera uztean, dokumentua desblokeatu egingo da.

Ohar-ikonoa

Ez dago dokumentuen sartze- eta ateratze-kontrolik Windows Share, WebDAV, FTP eta SSH zerbitzuetan.


Urruneko CMIS fitxategi-zerbitzu bateko fitxategi bat irekitzen denean, LibreOffice aplikazioak Atera zerbitzaritik botoia erakutsiko du mezu-arearen goialdean. Sakatu Atera zerbitzaritik botoia fitxategia zerbitzarian blokeatzeko eta horrela beste erabiltzaileren batek hura editatu dezan eragozteko. Fitxategia - Atera zerbitzaritik aukera ere erabili daiteke.

LibreOffice aplikazioak zerbitzarian dagoen fitxategiaren laneko kopia bat sortzen du (eta (Laneko kopia) katea txertatzen du fitxategi-izenean), fitxategia zerbitzaritik ateratzen denean. Editatzeko eta gordetzeko edozein eragiketa laneko kopian egiten da. Fitxategia nahi adina aldiz gorde daiteke. Aldaketak amaitu ondoren, sartu fitxategia zerbitzarian.

Fitxategia zerbitzarian sartzeko, aukeratu Fitxategia - Sartu zerbitzarian. Elkarrizketa-koadro bat irekiko da azken edizioari buruzko iruzkinak txertatzeko. Iruzkin horiek CMIS zerbitzarian grabatuko dira, bertsioen kontrolerako. Laneko kopiak lehendik dagoen fitxategia ordeztuko du eta bertsio-zenbakia eguneratu egingo da.

Zerbitzaritik ateratzea eragozteko, aukeratu Fitxategia - Utzi zerbitzaritik ateratzea. Abisu-mezu batek jakinaraziko dizu azken edizioa baztertu egingo dela. Baieztatzen bada, ez da bertsio-eguneratzerik egingo.

Abisu-ikonoa

Gogoan izan fitxategia zerbitzarian sartu behar duzula hura erabiltzea amaitzen duzunean. Ez baduzu egiten, fitxategia blokeatuta geratuko da eta beste inork ezingo du hura aldatu.


Fitxategi bat urruneko fitxategi-zerbitzari batean gordetzeko

  1. Egin ekintza hauetako bat:

  1. Iragazkia zerrenda-koadroan, hautatu nahi duzun formatua.

  2. Sartu izen bat 'Fitxategi-izena' kutxan, eta sakatu Gorde.

  3. Fitxategiarekin egiten ari zaren lana amaitu baduzu, sartu fitxategia zerbitzarian. Horretarako, aukeratu Fitxategia - Sartu zerbitzarian.

CMIS zerbitzuetan biltegiratutako fitxategien propietateak

CMIS zerbitzarian biltegiratutako fitxategiek biltegiratze lokalean eskuragarri ez dauden propietateak eta metadatuak dituzte. Metadatu horiek garrantzitsuak dira CMIS konexioa eta zerbitzari-inplementazioa kontrolatu eta arazteko. Parametro guztiak irakurtzeko soilik bistaratzen dira.

Aukeratu Fitxategia - Propietateak, CMIS fitxa.

Emaguzu laguntza!