Diagrama-tituluak editatzea

LibreOffice dokumentu batean txertatutako diagrama-tituluak editatzeko:

  1. Egin klik bikoitza diagraman.

    Ertz grisa agertuko da diagramaren inguruan eta menu-barrak orain diagramako objektuak editatzeko komandoak edukiko ditu.

  2. Egin klik bikoitza existitzen den tituluko testuan. Ertz grisa agertuko da testuaren inguruan, eta orain aldaketa egin ditzakezu. Sakatu 'Sartu' tekla lerro berria sortzeko.

    Tituluko testurik ez badago, aukeratu Txertatu - Tituluak elkarrizketa-koadro batean testua sartzeko.

  3. Tituluan klik eginda, hura saguaren bidez mugi dezakezu.

  4. Titulu nagusiaren formatua aldatu nahi baduzu, aukeratu Formatua - Titulua - Titulu nagusia. Horrek Titulua elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

  5. Aldaketak egiteko, hautatu elkarrizketa-koadroan erabilgarri dauden fitxetako bat.

  6. Sakatu Ados. Dokumentuan, egin klik diagramatik kanpo diagramaren edizio modutik irteteko.

Emaguzu laguntza!