Diagramak txertatzea
Diagrama bat abiarazteko metodo bat baino gehiago daude:
-
Txertatu gelaxketako datuetan oinarrituriko diagrama bat Calc edo Writerren.
Diagrama horiek automatikoki eguneratzen dira iturburu-datuak aldatzen direnean.
-
Txertatu datu multzo lehenetsia daukan diagrama bat eta, gero, erabili 'Datu-taula' elkarrizketa-koadroa diagrama horretarako zure datuak sartzeko.
Diagrama horiek Writer, Impress eta Draw programetan sor daitezke.
-
Kopiatu diagrama bat Calc edo Writerretik beste dokumentu batera.
Diagrama horiek datuak kopiatzerakoan ateratako argazkiak dira. Ez dira aldatzen iturburu-datuak aldatzen direnean.
Calc aplikazioan, diagrama bat dokumentu bereko orri batetik beste batera kopia daiteke, eta diagramaren datu-serieak beste orriko barrutiari lotuta jarraituko du. Beste Calc dokumentu batera kopiatzen bada, datu-taula propioa izango du diagramak eta ez da jatorrizko datu-barrutiarekin lotuta egongo.
Diagrama Calc-eko kalkulu-orrian
-
Egin klik diagraman aurkeztu nahi duzun gelaxka-barrutiaren barruan.
-
Egin klik Estandarra tresna-barrako Txertatu diagrama ikonoan.
Diagramaren aurrebista eta diagramen morroia ikusiko dituzu.
-
Jarraitu Diagramaren morroiko argibideei diagrama sortzeko.
Diagrama Writerreko testu-dokumentuan
Writer dokumentu batean, Writer taula bateko balioetan oinarritutako diagrama bat txerta dezakezu.
-
Egin klik Writer taularen barruan.
-
Aukeratu Txertatu – Diagrama.
Diagramaren aurrebista eta diagramen morroia ikusiko dituzu.
-
Jarraitu Diagramaren morroiko argibideei diagrama sortzeko.
Bere balioetan oinarrituriko diagrama
-
Writer, Draw edo Impress aplikazioetan, aukeratu Txertatu - Diagrama datu lehenetsietan oinarritutako diagrama bat txertatzeko.
-
Datu-balio lehenetsiak alda daitezke diagrama bi aldiz sakatuz eta Ikusi - Diagramaren datu-taula aukeratuz.