Barra-diagramei testura gehitzea
Grafiko edo diagramen barrei testura gehitu diezaiekezu (kolore lehenetsiaren ordez) bitmap grafikoen bidez:
-
Sartu edizio moduan diagraman klik bikoitza eginez.
-
Egin klik bikoitza editatu nahi duzun barra-seriean. Serie horretako barra guztiak hautatuko dira.
Barra bakarra editatu nahi baduzu, egin klik berriro barraren gainean.
-
Laster-menuan, aukeratu Objektuen propietateak. Ondoren, aukeratu Area fitxa.
-
Sakatu Bit-mapa. Zerrenda-koadroan, hautatu bit-mapa une honetan hautatutako barren testura gisa. Sakatu Ados ezarpena onartzeko.