Paragrafoen ertzak definitzea

Aurrez definitutako ertz-estiloa ezartzea

  1. Kokatu kurtsorea paragrafoan, zeinen ertza definitu nahi duzun.

  2. Aukeratu Formatua - Paragrafoa - Ertzak.

  3. Hautatu ertz-estilo lehenetsi bat Lehenetsia arean.

  4. Hautatu hautatutako ertzaren lerro-estiloa eta kolorea Lerroa arean. Ezarpen horiek hautatutako ertz-estiloaren barruan dauden ertzetako lerro guztietan aplikatuko dira.

  5. Hautatu ertzetako lerroen eta paragrafoaren edukiaren arteko distantzia Betegarria arean. Ertzeko marra bat definituta duten ertzetarako distantziak bakarrik alda ditzakezu.

  6. Egin klik Ados botoian aldaketak aplikatzeko.

Pertsonalizatutako ertz-estiloa ezartzea

  1. Aukeratu Formatua - Paragrafoa - Ertzak.

  2. Erabiltzaileak definitua arean, hautatu diseinu arruntean agertzea nahi duzun ertza. Egin klik aurrebistako ertz batean ertzaren hautapena txandakatzeko.

  3. Hautatu lerro-estiloa, zabalera eta kolorea hautatutako ertzerako, Lerroa arean. Ezarpen horiek hautatutako ertz-estiloaren barruan dauden ertz-lerro guztietan aplikatuko dira.

  4. Errepikatu azken bi urratsak ertz bakoitzarentzat.

  5. Hautatu ertzetako lerroen eta paragrafoaren edukiaren arteko distantzia Betegarria arean. Ertzeko marra bat definituta duten ertzetarako distantziak bakarrik alda ditzakezu.

  6. Egin klik Ados botoian aldaketak aplikatzeko.

Emaguzu laguntza!