URLa automatikoki ezagutzeko eginbidea desaktibatzea
Testua idaztean, LibreOffice aplikazioak automatikoki ezagutzen du URLa izan daitekeen hitza, eta hitz hori hiperesteka bidez ordezkatzen du. LibreOffice aplikazioak zuzeneko karaktere-atributuen bidez (kolorea eta azpimarra) ematen die formatua hiperestekei. Karaktere horien propietateak karaktere-estilo jakin batekin lortzen dira.
Idazten ari zaren bitartean LibreOffice aplikazioak URLak automatikoki ezagutzea nahi ez baduzu, eginbide hori hainbat modutan desaktibatu dezakezu.
URLa ezagutzeko eginbidea desegitea
-
Idazten ari zarenean, testu bat automatikoki hiperesteka bihurtu dela ikusten baduzu, sakatu ⌘Ctrl+Z formatu hori desegiteko.
-
Bihurtze horretaz beranduago konturatzen bazara, hautatu hiperesteka eta aukeratu Formatua - Formatu lehenetsia menu-komandoa.
URLa ezagutzeko eginbidea desaktibatzea
-
Kargatu mota jakin bateko dokumentu bat. Mota horri aldatu nahi diozu URLa ezagutzeko eginbidea.
URLa ezagutzeko eginbidea testu-dokumentuetan aldatu nahi baduzu, ireki testu-dokumentu bat.
-
Aukeratu Tresnak – Autozuzenketa - Autozuzenketako aukerak.
-
Autozuzenketa elkarrizketa-koadroan, hautatu Aukerak fitxa.
-
URLa ezagutzea aukera desautatzen baduzu, hitzak ez dira automatikoki hiperestekekin ordeztuko.
LibreOffice Writerren bi kontrol-lauki daude URLa ezagutzea aukeraren aurrean. Lehen zutabeko laukia geroago editatzeko da, eta bigarren zutabekoa, berriz, Autozuzenketa testua idazten den bitartean egiteko.