ActiveX kontrola dokumentuak Internet Explorerren bistaratzeko

Windowsen bakarrik, LibreOffice dokumentuak Microsoft Internet Explorerren leihoan ikus ditzakezu. Horretarako, instalatu ActiveX kontrola LibreOffice instalazio-programan.

ActiveX kontrola instalatzea

  1. Itxi LibreOffice eta Quickstarter.

  2. Egin klik Windowsen ataza-barrako Hasi botoian. Aukeratu Kontrol-panela.

  3. Kontrol-panelean, sakatu Gehitu edo kendu programak.

  4. Zerrendan, sakatu LibreOffice, eta gero, sakatu Aldatu.

  5. Instalazio-morroian, hautatu Aldatu.

  6. Ireki Aukerako osagaiak sarrera eta bilatu ActiveX kontrola sarrera. Ireki ikonoaren azpimenua eta hautatu eginbidea instalatzea.

  7. Sakatu Hurrengoa eta Instalatu.

LibreOffice dokumentuak ikustea

  1. Internet Explorerren, arakatu, adibidez, LibreOffice Writer dokumentu baterako esteka duen web orria.

  2. Egin klik estekan dokumentua Internet Explorerren leihoan ikusteko.

    Estekan eskuineko botoiaz klik egin dezakezu fitxategia disko gogorrean gordetzeko.

LibreOffice dokumentuak editatzea

Internet Explorerreko LibreOffice dokumentuek irakurtzeko soilik diren ikono multzoa erakusten dute tresna-barran.

  1. Egin klik dokumentuaren tresna-barrako Editatu fitxategia ikonoan dokumentuaren kopia LibreOffice leiho berri batean irekitzeko.

  2. Editatu dokumentuaren kopia.

Emaguzu laguntza!