Aholku luzeak aktibatzea eta desaktibatzea
Aholku luzeek ikono, testu-koadro edo menu-komando jakin baten funtzioaren deskribapen laburra ematen dute kurtsorea elementu horien gainean kokatzean.
Aholku luzeak aktibatu eta desaktibatzeko:
-
Aukeratu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice - Orokorra, eta markatu Aholku luzeak.
Kontrol-lauki batek adierazten du aholku luzeak aktibatuta daudela.
Aholku luzeak aldi baterako aktibatzea:
-
Sakatu Shift+F1 laster-teklak aholku luzeak behin aktibatzeko.
Saguaren erakuslearen ondoan galdera-ikurra agertuko da. Laguntzako saguaren erakusle hori kontrol, ikono eta menu-komando guztien gainean jar dezakezu azalpena lortzeko. Laguntzako saguaren erakuslea desgaitu egingo da hurrengoan saguarekin klik egitean.