Taulen morroia - Ezarri mota eta formatuak
Hautatutako eremuentzako eremu-informazioa zehazten du.
Hautatutako eremuak
Hautatu eremu bat eremu-informazioa editatzeko.
-
Kendu hautatutako eremua zerrenda-koadrotik.
+
Gehitu datu-eremu berria zerrenda-koadroan.
Eremu-informazioa
Eremu-izena
Hautatutako datu-eremuaren izena bistaratzen du. Nahi izanez gero, beste izen bat sar dezakezu.
Eremu mota
Hautatu eremu mota bat.
Balio automatikoa
Bai ezartzen bada, datu-eremurako balioak datu-basearen motorrak sortuko ditu.
Sarrera behar da
Bai ezartzen baduzu, eremuak ezin du hutsik egon.
Luzera
Datu-eremurako karaktere kopurua zehazten du.
Dezimalak
Datu-eremurako dezimal kopurua zehazten du. Aukera hori zenbakizko edo dezimalen datu-eremuentzat bakarrik dago erabilgarri.
Balio lehenetsia
Bai/Ez eremurako balio lehenetsia zehazten du.
Gehikuntza automatikoko instrukzioa
Datu-iturburuari osoko datu-eremu bat automatikoki handitzeko agintzen dion SQL komando-adierazlea sartu. Adibidez, ondorengo MySQL instrukzioak AUTO_INCREMENT instrukzioa erabiltzen du "id" eremua handitzeko instrukzioak datu-eremu bat sortzen duen bakoitzean:
CREATE TABLE "table1" ("id" INTEGER AUTO_INCREMENT)
Adibide honetan, AUTO_INCREMENT sartu behar duzu Gehikuntza automatikoko instrukzioa koadroan.