Kontsulten morroia
Kontsulten morroiak datu-basearen kontsultak diseinatzen laguntzen dizu. Gordetako kontsulta aurrerago ireki daiteke erabiltzaile-interfaze grafikoaren bidez edo automatikoki sortutako SQL hizkuntza-komandoa erabiliz.
Kontsulten morroia - Eremu-hautapena
Kontsulta sortzeko taula zehazten du, baita kontsultan zein eremu sartu nahi dituzun ere.
Kontsulten morroia - Xehetasuna edo laburpena
Kontsultako erregistro guztiak edo agregazio-funtzioen emaitzak bakarrik bistaratuko diren zehazten du.
Orrialde hori bistaratuko da agregazio-funtzioak erabiltzea onartzen duten zenbakizko eremuak daudenean kontsultan.
Kontsulten morroia - Elkartzea
Kontsulta elkartu behar den zehazten du. Datu-iturburuak "Group by clauses" SQL instrukzioa onartu behar du morroiaren orrialde hau gaitzeko.
Kontsulten morroia - Elkartze-baldintzak
Kontsulta elkartzeko baldintzak zehazten ditu. Datu-iturburuak "Group by clauses" SQL instrukzioa onartu behar du morroiaren orrialde hau gaitzeko.
Kontsulten morroia - Aliasak
Eremu-izenei aliasak esleitzen dizkie. Aliasak aukerakoak dira, eta erabiltzeko errazagoak diren izenak eskain ditzakete. Horiek eremu-izenen lekuan bistaratzen dira. Aliasak, adibidez, taula ezberdinetako eremuak izen bera dutenean erabil daitezke.
Kontsulten morroia - Ikuspegi orokorra
Idatzi kontsultaren izena, eta zehaztu morroia amaitutakoan kontsulta bistaratzea edo aldatzea nahi duzun.
Atzera
Aurreko urratsean elkarrizketa-koadroan egindako aukerak ikusi ahal izan dituzu. Uneko ezarpenak ez dira aldatuko. Bigarren orrialdetik aurrera soilik egongo da aktibatuta botoi hau.