Konfiguratu testu-fitxategien konexioa

Datu-baseak testu-formatuan inportatzeko ezarpenak zehazten ditu.

Testu-formatuko datu-baseetan, datuak formateatu gabeko ASCII fitxategian gordetzen dira, eta erregistro bakoitzak errenkada bat osatzen du. Datu-eremuak bereizlez bereizita daude. Datu-eremuetako testua komatxoz bereizten da.

Testu-fitxategien bide-izena

Idatzi testu-fitxategirako edo -fitxategietarako bide-izena. Testu-fitxategi bakarra nahi baduzu, fitxategi-izenaren edozein luzapen erabil dezakezu. Karpeta-izena sartzen baduzu, karpeta horretako testu-fitxategiek *.csv luzapena eduki behar dute testuen datu-basearen fitxategiak ezagutzeko.

Arakatu

Egin klik aukera horretan fitxategia hautatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

Testu soileko fitxategiak (*.txt)

Egin klik aukera horretan txt fitxategiak atzitzeko.

'Comma separated value' fitxategiak (*.csv)

Egin klik aukera horretan csv fitxategiak atzitzeko.

Pertsonalizatu

Egin klik aukera horretan fitxategi pertsonalizatuak atzitzeko. Sartu luzapena testu-koadroan.

Eremu-bereizlea

Sartu edo hautatu testu-fitxategiko datu-eremuak bereiztuko dituen karakterea.

Testu-bereizlea

Sartu edo hautatu testu-fitxategiko testu-eremuak identifikatuko dituen karakterea. Ezin duzu karaktere bera erabili eremu-bereizle gisa.

Dezimalen bereizlea

Sartu edo hautatu testu-fitxategian dezimalen bereizle gisa erabiliko den karakterea, adibidez, puntua (0.5) edo koma (0,5).

Milakoen bereizlea

Sartu edo hautatu testu-fitxategiko milakoen bereizle gisa erabiliko den karakterea, adibidez, koma (1,000) edo puntua (1.000).

Datu-baseen morroia

Emaguzu laguntza!