JDBC konexioa

JDBC datu-basean sartzeko aukerak zehazten ditu.

JDBC adibideak

JDBC kontrolatzaile klasea erabil dezakezu LibreOffice aplikaziotik JDBC datu-base batera konektatzeko. Kontrolatzaile klasea datu-basearen fabrikatzaileak ematen du. JDBC datu-baseen bi adibide Oracle eta MySQL dira.

Ohar-ikonoa

Kontrolagailu-klaseak LibreOffice aplikazioari gehitu behar zaizkio. Erabili - LibreOffice - Aurreratua.


Oracle datu-basea

JDBC kontrolatzailea erabil dezakezu Solaris edo Linuxetik Oracle datu-basean sartzeko. Datu-base batean Windowsetik sartzeko, ODBC kontrolatzailea behar duzu.

Datu-iturburuaren URLa koadroan, sartu Oracle datu-basearen zerbitzariaren kokalekua. URLaren sintaxia datu-base motaren arabera dago. Informazio gehiago lortzeko, ikusi JDBC kontrolatzailearekin batera etorritako dokumentazioa.

Oracle datu-baseetan, URLaren sintaxia hau da:

oracle:thin:@hostname:port:database_name

MySQL datu-basea

MySQL datu-basearen kontrolatzaile-artxiboa MySQL-ren web gunean dago erabilgarri.

MySQL datu-basearen sintaxia hau da:

mysql://hostname:port/database_name

Datu-iturburuaren URLa

Sartu datu-basearen URLa. Adibidez, MySQL JDBC kontrolagailurako, sartu "mysql://<zerbitzari-izena>/<datu-basearen izena>". JDBC kontrolagailuari buruzko informazio gehiagorako, kontsultatu kontrolagailuarekin datorren dokumentazioa.

JDBC kontrolatzaile klasea

Sartu JDBC kontrolatzailearen izena.

Abisu-ikonoa

JDBC kontrolagailu bat erabili ahal izan baino lehen, bere klase-bidea gehitu behar da. Aukeratu - LibreOffice - Aurreratua, eta egin klik Klase-bidea botoian. Bidearen informazioa gehitu ondoren, berrabiarazi LibreOffice.


Probatu klasea

Konexioa uneko ezarpenekin probatzen du.

Autentifikazioa

Datu-baseen morroia

Emaguzu laguntza!