Gorde eta jarraitu

Datu-basea erregistratu, datu-basea editatzeko ireki edo taula berria txertatzea nahi duzun zehazten du.

Bai, erregistratu datu-basea

Hautatu aukera hau datu-basea zure LibreOffice erabiltzaile-kopian erregistratzeko. Erregistratu ondoren, datu-basea Ikusi - Datu-iturburuak leihoan bistaratuko da. Datu-basea erregistratu behar da bertako eremuak dokumentuetan txertatu ahal izateko (Txertatu - Eremua - Eremu gehiago) edo posta-konbinaziorako.

Ez, ez erregistratu datu-basea

Hautatu aukera hori datu-basearen informazioa sortutako datu-basearen fitxategiaren barruan bakarrik gordetzeko.

Ireki datu-basea editatzeko

Hautatu aukera hori datu-basearen fitxategia datu-basearen egitura editatzeko moduan bistaratzeko.

Sortu taulak taulen morroia erabiliz

Hautatu aukera hori Taulen morroia datu-baseen morroia amaitutakoan irekitzeko.

Datu-baseen morroia

Emaguzu laguntza!