Propietate aurreratuak

Datu-baseko aukera batzuk zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Datu-basearen leihoan, aukeratu Editatu - Datu-basea - Propietateak, eta egin klik Propietate aurreratuak fitxan


Ondorengo kontrolen erabilgarritasuna datu-base motaren arabera dago:

dBASE fitxategietarako bide-izena

Sartu dBASE fitxategiak dituen direktoriorako bide-izena.

Abisu-ikonoa

Ziurtatu dBase fitxategien *.dbf fitxategi-izenaren luzapena minuskulaz idatzita dagoela.


Arakatu

Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, eta hor fitxategi edo direktorio bat hauta dezakezu.

Probatu konexioa

Datu-basearen konexioa uneko ezarpenekin probatzen du.

Testu-fitxategietarako bide-izena

Idatzi testu-fitxategien karpetarako bide-izena.

Kalkulu-orrirako bide-izena

Sartu datu-base gisa erabili nahi duzun kalkulu-orriaren dokumenturako bide-izena.

Zure sistemako ODBC datu-iturburuaren izena

Idatzi ODBC datu-iturburuaren izena.

Erabiltzaile-izena

Idatzi datu-basean sartzeko behar den erabiltzaile-izena.

Pasahitza behar da

Hautatuta badago, datu-basean sartzeko behar den pasahitza eskatuko zaio erabiltzaileari.

Datu-basearen izena

Idatzi datu-basearen izena.

MySQL datu-basearen izena

Idatzi datu-iturburu gisa erabili nahi duzun MySQL datu-basearen izena.

Oracle datu-basearen izena

Idatzi datu-iturburu gisa erabili nahi duzun Oracle datu-basearen izena.

Microsoft Access datu-basearen fitxategia

Idatzi datu-iturburu gisa erabili nahi duzun Microsoft Access datu-basearen fitxategi-izena.

Ostalari-izena

Idatzi LDAP datu-iturburuaren ostalari-izena.

Datu-iturburuaren URLa

Sartu JDBC datu-iturburuaren kokalekua URL gisa.

JDBC kontrolatzaile klasea

Sartu datu-iturburuarekin konektatzen den JDBC kontrolatzaile klasea.

Probatu klasea

Datu-baserako konexioa JDBC kontrolatzaile klasearen bidez probatzen du.

Hautatu datu-base bat

Hautatu zerrendako datu-base bat edo sakatu Sortu datu-base berria sortzeko.

Emaguzu laguntza!