Sortutako balioak

Datu-iturburu berrientzat automatikoki sortutako balioentzako aukerak zehazten ditu.

Ondorengo kontrolen erabilgarritasuna datu-base motaren arabera dago:

Berreskuratu sortutako balioak

LibreOffice aplikazioak gehikuntza automatikoko datu-eremuak onartzea gaitzen du uneko ODBC edo JDBC datu-iturburuan. Hautatu aukera hori datu-basearen SDBCX geruzako gehikuntza automatikoko eginbidea ez bada onartzen. Oro har, gehikuntza automatikoa lehen mailako gakoaren eremurako hautatzen da.

Gehikuntza automatikoko instrukzioa

Datu-iturburuari osoko datu-eremu bat automatikoki handitzeko agintzen dion SQL komando-adierazlea sartu. Adibidez, ondorengo MySQL instrukzioak AUTO_INCREMENT instrukzioa erabiltzen du "id" eremua handitzeko instrukzioak datu-eremu bat sortzen duen bakoitzean:

CREATE TABLE "table1" ("id" INTEGER AUTO_INCREMENT)

Adibide honetan, AUTO_INCREMENT sartu behar duzu Gehikuntza automatikoko instrukzioa koadroan.

Sortutako balioen kontsulta

Lehen mailako gakoaren datu-eremurako automatikoki handitutako azken balioa itzultzen duen SQL instrukzioa sartu. Adibidez:

SELECT LAST_INSERT_D();

Emaguzu laguntza!