Esleitu zutabeak

Datu-iturburuaren esploradorean, taulak taula-edukigailura arrastatuz eta jareginez kopiatu ditzakezu. Kopiatu taula elkarrizketa-koadroaren lehen orriko Erantsi datuak kontrol-laukia hautatzen baduzu,Esleitu zutabeak elkarrizketa-koadroa irekiko da bigarren leiho gisa. Elkarrizketa-koadro hori erabil dezakezu iturburu-taulako datu-eremuaren edukia helburu-taulako beste datu-eremu batean mapatzeko.

Iturburu-taula

Datu-eremuak iturburu-taulan zerrendatzen ditu. Iturburu-taulako datu-eremu bat helburu-taulan sartzeko, hautatu datu-eremuaren izenaren aurreko kontrol-laukia. Iturburu-taulako datu-eremu baten edukia helburu-taulako datu-eremu batean mapatzeko, egin klik iturburu-taulako zerrendako data-eremuan, eta gero, sakatu gorako edo beherako gezia. Iturburuko datu-eremu guztiak helburu-taulan gehitzeko, sakatu Dena.

Helburu-taula

Helburu-taulan egon daitezkeen datu-eremuak zerrendatzen ditu. Iturburu-taulako zerrendan hautatutako datu-eremuak bakarrik sartuko dira helburu-taulan.

gora

Hautatutako sarrera zerrendan posizio bat gora eramaten du.

behera

Hautatutako sarrera zerrendan posizio bat behera eramaten du.

dena

Zerrendako datu-eremu guztiak hautatzen ditu.

bat ere ez

Zerrendako kontrol-lauki guztiak garbitzen ditu.

Emaguzu laguntza!