Aplikatu zutabeak

Datu-iturburuaren esploradorean, taulak taula-edukigailura arrastatuz eta jareginez kopiatu ditzakezu. Aplikatu zutabeak elkarrizketa-koadroa Kopiatu taula elkarrizketa-koadroaren bigarren leihoa da.

Lehendik dauden zutabeak

Ezkerreko zerrenda-koadroa

Kopiatutako taulan sar ditzakezun datu-eremu erabilgarriak zerrendatzen ditu. Datu-eremuak kopiatzeko, egin klik izenaren gainean eta sakatu > botoia. Eremu guztiak kopiatzeko, egin klik >> botoian.

Eskuineko zerrenda-koadroa

Kopiatutako taulan sartu nahi dituzun eremuak zerrendatzen ditu.

Botoiak

Hautatutako eremua gehitzen edo kentzen du (> edo < botoia) edo eremu guztiak (<< edo >> botoia) kentzen ditu.

Hurrengo orrialdea

Emaguzu laguntza!