Taula-diseinua
Taula-diseinua leihoan taula berriak zehaztu edo lehendik dauden taulen egitura edita dezakezu.
Leihoak bere menu-barra dauka. Komando berri hau ere badauka: Indize-diseinua
Taularen definizio-area
Area horretan definitzen da taularen egitura.
Eremu-izena
Datu-eremuaren izena zehazten du. Datu-baseen motorrak mugak ezar ditzake taula-izenaren luzerari eta izen horretan karaktere berezien eta zuriuneen erabilerari dagokienez.
Eremu mota
Eremu mota zehazten du. Eremu mota erabilgarriak datu-baseen motorraren arabera mugatuta egongo dira.
Deskribapena
Hautazko deskribapen bat zehazten du eremu bakoitzerako.
Errenkada-goiburukoek laster-menuko komando hauek dituzte:
Ebaki
Hautatutako errenkada arbelera ebakitzen du.
Kopiatu
Hautatutako errenkada arbelean kopiatzen du.
Itsatsi
Arbeleko edukia itsasten du.
Ezabatu
Hautatutako errenkada ezabatzen du.
Txertatu errenkadak
Errenkada huts bat uneko errenkadaren gainean txertatzen du, taula gorde ez bada. Taula dagoeneko gorde bada, errenkada hutsa taularen amaieran txertatzen du.
Lehen mailako gakoa
Komando hori markatuta badago, datu-eremua lehen mailako gakoa izango da. Komandoan klik eginda, eremua lehen mailako gako izatea aktibatzen/desaktibatzen da. Datu-iturburuak lehen mailako gakoak onartzen baditu bakarrik egongo da ikusgai komando hau.
Eremuaren propietateak
Une honetan hautatuta dagoen eremuaren propietateak definitzen ditu.
Luzera
Datu-eremuari dagokion datu-sarrerak izango duen karaktere kopuru maximoa zehazten du, zuriuneak eta karaktere bereziak barne.
Dezimalak
Dezimalen kopurua zehazten du zenbakizko eremuentzat edo dezimal-eremuentzat.
Balio lehenetsia
Datu-erregistro berrietako balio lehenetsia zehazten du.
Formatu-adibidea
... botoiaren bidez hauta dezakezun eremu-balioari esleituko zaion formatu-kodea bistaratzen du.
...
Botoi horrek Eremu formatua elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Laguntza-area
Datu-basearen diseinatzaileak eremu horretarako definitu duen laguntza-katea edo aholkua bistaratzen du.