Inprimaki-diseinua

LibreOffice dokumentu guztiak inprimaki bihur daitezke. Horretarako, inprimaki-kontrol bat edo gehiago gehitu besterik ez duzu.

Ireki inprimaki-kontrolen tresna-barra. Inprimaki-kontrolen tresna-barrak inprimakiak editatzeko behar diren funtzioak ditu. Funtzio gehiago Inprimaki-diseinua barran eta Kontrol gehiago barran aurkituko dituzu.

Inprimakiak diseinatzeko moduan, kontrolak gehitu, propietateak aplikatu, eta inprimaki-propietateak eta azpinprimakiak defini ditzakezu.

Inprimaki-objektua barrako Inprimaki-nabigatzailea ikonoakIkonoa inprimaki-nabigatzailea irekitzen du.

Ireki diseinu moduan ikonoarenIkonoa bidez, inprimaki-dokumentuak gorde ditzakezu eta beti editatzeko moduan irekiko dira.

Errorea jasotzen baduzu inprimakiko objektuei propietateak esleitzean (adibidez, lehendik ez dagoen datu-baseko taula objektu bati esleitzean), dagokion errore-mezua agertuko da. Errore-mezu horrek Gehiago botoia eduki dezake. Gehiago botoia sakatzen baduzu, elkarrizketa-koadro bat irekiko da eta uneko erroreari buruzko informazioa erakutsiko du.

Emaguzu laguntza!