Kontsultak
"Kontsultak" taulen bista bereziak dira. Kontsultek erregistro jakin batzuk edo erregistro bakoitzeko eremu gutxi batzuk bistaratu ditzakete, eta beharrezkoa izanez gero, erregistro horiek ordenatu ere egiten dituzte. Kontsulta bat taula batentzat edo taula anitzentzat izan daiteke, datu-eremu arrunten bidez estekaturik baldin badaude.
Erabili kontsultak datu-tauletan erregistroak bilatzeko irizpide jakin batzuetan oinarrituta. Datu-baseentzat sortutako kontsulta guztiak Kontsultak sarreran zerrendatuta daude. Sarrera horrek datu-baseen kontsultak dituenez, "kontsulta-edukigailua" izenez ere ezagutzen da.
Kontsultak inprimatzea
Kontsultak edo taulak inprimatzeko:
-
Ireki testu-dokumentu bat (edo kalkulu-orri bat, dokumentu mota horren inprimatze-funtzioak nahi baldin badituzu).
-
Ireki datu-basearen fitxategia eta egin klik Taula ikonoan taula bat inprimatu nahi baduzu, edo Kontsulta ikonoan kontsulta bat inprimatu nahi baduzu.
-
Arrastatu taularen edo kontsultaren izena irekitako testu-dokumentura edo kalkulu-orrira. Txertatu datu-basearen zutabeak elkarrizketa-koadroa irekiko da.
-
Erabaki zein zutabe = datu-eremu sartu nahi duzun. Autoformatua botoian ere egin dezakezu klik, eta hautatu dagokion formatu mota. Itxi elkarrizketa-koadroa.
Kontsulta edo taula dokumentuan txertatuko da.
-
Dokumentua inprimatzeko, aukeratu Fitxategia - Inprimatu.
Halaber, honako hau ere egin dezakezu: datu-iturburuaren ikuspegia ireki (Ctrl+Shift+F4), datu-baseko taula osoa hautatu (taularen goiko ezkerreko botoia) eta hautapena testu-dokumentura edo kalkulu-orrira arrastatu.
Datuak ordenatu eta iragaztea
Kontsulta-taulako datuak ordenatu eta iragazteko aukera ematen dizu.
Kontsulta-diseinua
Kontsulta-diseinuaren bidez, kontsultak edo ikuspegiak sortu eta edita ditzakezu.
Hainbat taulatako kontsulta
Kontsultaren emaitzak hainbat taulatako datuak eduki ditzake, betiere taula horiek datu-eremuen bidez estekaturik badaude bata bestearekin.
Kontsulta-irizpideak formulatzea
Kontsultak egiteko iragazki-baldintzak formulatzeko zein eragile eta komando erabil daitezkeen aurkituko duzu hemen.
Funtzioak exekutatzea
Taulako datuekin kalkuluak egin eta emaitzak kontsulta-emaitza gisa gorde ditzakezu.