HTML esportazioa - 5. orrialdea

Nabigatzeko botoi-estilo bat definitzen du aurkezpen-diapositiben bidez.

Orrialde hau ez dago ikusgai Sortu titulu-orrialdea kontrol-laukia ez bada hautatzen, edo esportazio automatikoa edo WebCast hautatzen baduzu.

Komando hau erabiltzeko...

LibreOffice Draw edo LibreOffice Impress aplikazioetako Fitxategia - Esportatu menuan, hautatu HTML fitxategi mota, morroiaren 5. orria.


Hautatu botoi-estiloa

Aurkezpenean nabigazio-botoiak txertatu nahi dituzun zehazten du. Botoien estiloa ere hauta dezakezu.

Testu soila

Botoien ordez testuko hiperestekak txertatzen ditu soilik.

Hautapen-eremua

Botoi-estilo erabilgarriak bistaratzen ditu. Egin klik botoi-estilo batean, hura hautatzeko.

Emaguzu laguntza!