HTML esportazioa - 1. orrialdea

Lehenengo orrialdean lehendik dagoen diseinu bat hauta dezakezu edo berri bat sortu.

Esportaziorako hautatutako ezarpenak automatikoki beste esportazioetarako diseinu gisa gordeko dira. Diseinuaren izena sar dezakezu Sortu aukeran klik egin ondoren.

Komando hau erabiltzeko...

LibreOffice Draw edo LibreOffice Impress aplikazioetako Fitxategia - Esportatu menuan, hautatu HTML fitxategi mota, morroiaren 1. orria.


Esleitu diseinua

Area honetan diseinu berri bat sortzea aukera dezakezu edo lehendik duzuna hautatu eta/edo ezabatu.

Diseinu bat ezabatzen baduzu, diseinuei buruzko informazioa morroian ezabatuko duzu soilik. Ekintza horren bidez ez da esportazio-fitxategirik ezabatuko.

Diseinu berria

Diseinu berri bat sortzen du morroiaren hurrengo orrialdeetan.

Lehendik dagoen diseinua

Diseinu-zerrendan lehendik dagoen diseinu bat kargatzen du hasteko puntu gisa erabiltzeko morroiaren hurrengo orrialdeetan jarraitu behar dituzun urratsetan.

Diseinu-zerrenda

Diseinu guztiak bistaratzen ditu.

Ezabatu hautatutako diseinua

Diseinu-zerrendan hautatutako diseinua ezabatzen du.

Emaguzu laguntza!