Inprimakien morroia
Inprimakiak sortzeko morroia aktibatzen du.
Hautatu inprimaki-propietateak ondorengo urratsak erabiliz:
Txostenen morroia - Eremu-hautapena
Inprimakien morroiarenorrialde honetan, inprimakia sortzeko behar duzun taula edo kontsulta adierazi dezakezu, bai eta inprimakian sartu nahi dituzun eremuak ere.
Inprimakiaren morroia - Konfiguratu azpinprimaki bat
Zehaztu azpinprimaki bat erabili nahi duzun eta sartu azpinprimakiaren propietateak. Azpinprimakia beste inprimaki batean txertatuta dagoen inprimakia da.
Inprimakien morroia - Gehitu azpinprimaki eremuak
Zehaztu azpinprimakia sortzeko behar duzun taula edo kontsulta, eta zein eremu nahi duzun sartu azpinprimakian.
Inprimakiaren morroia - Eskuratu elkartutako eremuak
2. urratsean eskuz hautatutako eremuetan oinarritutako azpinprimaki bat konfiguratzeko aukeratuz gero, elkartutako eremuak hauta daitezke morroi-orri honetan.
Inprimakien morroia - Antolatu kontrolak
Morroiaren orrialde honetan, sortutako inprimakiaren diseinua hauta dezakezu.
Atzera
Aurreko urratsean elkarrizketa-koadroan egindako aukerak ikusi ahal izan dituzu. Uneko ezarpenak ez dira aldatuko. Bigarren orrialdetik aurrera soilik egongo da aktibatuta botoi hau.
Hurrengoa
Sakatu Hurrengoa botoia, eta morroiak uneko elkarrizketa-koadroaren ezarpenak erabiliko ditu eta hurrengo urratsera joango da. Azken urratsean bazaude, botoia Sortu izatera igaroko da.
Egin klik inprimakia sortzeko hurrengo orrialdeak bete gabe.