Gutunen morroia - Gutun buruaren diseinua
Jada gutun-burudun paperean inprimatuta dauden elementuak zehatz daitezke. Elementu horiek ez dira inprimatuko eta hartzen duten lekua hutsik utziko du inprimagailuak.
Zehaztu jada gutun-burudun paperean dituzun elementuak
Logotipoa
Gutun-burudun paperean logotipoa dagoeneko inprimatu den zehazten du. LibreOffice aplikazioak ez du logotipoa inprimatzen.
Altuera
Objektuaren altuera definitzen du.
Zabalera
Objektuaren zabalera definitzen du.
Ezker-marjina bitarteko tartea
Orrialdearen ezkerreko marjinatik ezartzen du objektuaren distantzia.
Tartea goiko marjinan
Orrialdearen goiko marjinatik ezartzen du objektuaren distantzia.
Helbide propioa
Gutun-burudun paperean helbidea dagoeneko inprimatu den zehazten du. LibreOffice aplikazioak ez du helbidea inprimatzen.
Itzultzeetarako helbidea gutun-azalaren leihoan
Zure helbide propioa bidaltzailearen helbidearen gainean tamaina txikian inprimatu den zehazten du. LibreOffice aplikazioak ez ditu helbideak tamaina txikian inprimatzen.
Orri-oina
Gutun-burudun paperean orri-oina jadanik inprimatu den zehazten du. LibreOffice aplikazioak ez du orri-oina inprimatzen.
Altuera
Sartu dagoeneko gutun-burudun paperean inprimatuta dagoen orri-oinaren altuera. LibreOffice aplikazioak ez du area hori inprimatzen.