3D ezarpenak

3D ezarpenak tresna-barrak 3D objektu hautatuen propietateak kontrolatzen ditu.

Aktibatu/desaktibatu estrusioa

3D efektuak aktibatzen eta desaktibatzen ditu hautatutako objektuetarako.

Okertu beherantz

Hautatutako objektua beherantz okertzen du bost gradu.

Okertu gorantz

Hautatutako objektua gorantz okertzen du bost gradu.

Okertu ezkerrerantz

Hautatutako objektua ezkerrerantz okertzen du bost gradu.

Okertu eskuinerantz

Hautatutako objektua eskuinerantz okertzen du bost gradu.

Sakonera

Estrusio-sakoneraren leihoa irekitzen du.

Hautatu estrusio-sakonera bat.

Sartu estrusio-sakonera bat.

Norabidea

Estrusio-norabidea leihoa irekitzen du.

Hautatu norabide bat.

Hautatu estrusio-metodo paraleloa edo perspektibakoa.

Argiztapena

Estrusio-argiztapena leihoa irekitzen du.

Hautatu argiztapenaren norabidea.

Hautatu argiztapenaren intentsitatea.

Gainazala

Estrusio-gainazala leihoa irekitzen du.

Hautatu gainazal-materialaren edo hari-bilbearen bistaratzea.

3D kolorea

Estrusio-kolorea tresna-barra irekitzen du.

Emaguzu laguntza!