Bilatu - Testu osoko bilaketa

Bilaketa-terminoen edozein konbinazio duten LibreOffice laguntzako dokumentuak bilatzen ditu testu osoko bilaketa funtzioak. Horretarako, Bilaketa-terminoa testu-eremuan idatzi hitz bat edo gehiago.

Bilaketa-terminoa testu-eremuak gorde egiten ditu azkena sartutako hitzak. Berriro bilaketa errepikatzeko, egin klik geziaren ikonoan eta hautatu terminoa zerrendan.

Bilaketa egindakoan, emaitza onenak goian direla ordenatuta agertzen dira dokumentu-izenburuak zerrendan. Sarrera bati dagokion laguntza-dokumentua kargatzeko, egin klik bikoitza gainean edo bestela hautatu eta egin klik Bistaratu botoian.

Bilaketa dokumentu-izenburuetara mugatzeko, hautatu Bilatu izenburuetan bakarrik kontrol-laukia.

Hitz osoak bakarrik kontrol-laukiak bilaketa zehatzak egiteko aukera emango dizu. Kontrol-lauki hau markatuta badago, hitz osatu gabeak ez ditu aurkituko. Sartzen duzun bilaketa-terminoa beste hitz luzeago baten zati gisa ere bilatzea nahi baduzu, ez hautatu kontrol-lauki hau.

Bilaketa-terminoen edozein konbinazio sar dezakezu, zuriunez bereizita. Bilaketak ez ditu maiuskulak eta minuskulak bereizten.

Iradokizun-ikonoa

Indize eta testu osoko bilaketak beti unean hautatutako LibreOffice aplikazioan aplikatzen dira. Hautatu aplikazio egokia laguntza-ikustailearen tresna-barrako zerrenda-koadroa erabiliz.


Emaguzu laguntza!