Aholkuak eta aholku luzeak

Aholkuek eta aholku luzeek laguntza eskaintzen dizute lanean ari zaren bitartean.

Aholkuak

Aholkuak tresna-barrako botoien izenak ikusteko erabil daitezke. Aholku bat bistaratzeko, utzi kurtsorea tresna-barrako botoi baten gainean botoiaren izena agertu arte.

Aholkuak dokumentu bateko zenbait elementuetan ere bistaratzen dira, adibidez dokumentu luze batean korritzean kapituluen izenak emateko.

Iradokizun-ikonoa

Aholkuak beti daude gaituta.


Aholku luzeak

Aholku luzeak botoiei eta komandoei buruzko azalpen laburra eskaintzen du. Aholku luze bat bistaratzeko, sakatu Shift+F1, eta ondoren seinalatu botoi edo komando bat.

Iradokizun-ikonoa

Beti aholku luzeak nahi badituzu, aholku laburren ordez, gaitu lehenak - LibreOffice - Orokorra atalean.


Emaguzu laguntza!