Laguntza eskuratzea

Laguntza aurkituko duzu LibreOffice webgunean.

Une honetan onartzen diren zerbitzuen laburpena ikusteko, joan LibreOffice karpetako Irakurri fitxategira.

Hizkuntza lokalerako laguntzako orriak

LibreOffice aplikazioaren lokalizazioak hainbat hizkuntzatako laguntza-orriak eskaintzen ditu. Begiratu jatorrizko hizkuntzen proiektuen ikuspegi orokorra LibreOffice webgunean. Bestalde, LibreOffice webgunean ingelesezko laguntza eta euskarria duzu.

Posta-zerrendak

Galdetu LibreOffice proiektuari buruz, bilatu boluntarioen laguntza eta eztabaidatu gaiak posta-zerrenda publikoetan. Posta-zerrenda orokor zein espezializatu anitz aurkituko dituzu LibreOffice webgunean, www.libreoffice.org helbidean.

Foroa

LibreOffice suiteari buruzko galderak galdetzeko hainbat foro daude webean. Aukeratu Laguntza – Lortu laguntza sarean zure hizkuntzan dagoen foroan sartzeko.

Segurtasuna

Software hau erabiltzean izan ditzakezun segurtasun-auzien inguruko kezka baduzu, garatzaileekin harremanetan jarri zaitezke posta-zerrenda publikoan. Beste erabiltzaile batzuekin edozein kontu eztabaidatu nahi baduzu, bidali mezu bat users@libreoffice.org posta-zerrenda publikora.

Deskargak

LibreOffice azken bertsioa deskargatu daiteke www.libreoffice.org/download/ helbidetik.

Dokumentazioa

Dokumentazioa PDF fitxategi formatuan, tutorialak eta gidak deskargatu ditzakezu LibreOffice dokumentazio-webgunetik: documentation.libreoffice.org. Dokumentazio-webgunera sartzeko beste modu bat Laguntza – Erabiltzailearen gidak erabiltzea da.

Parte hartu eta itzuli besteei jaso duzuna

Mundu mailako LibreOffice komunitateak zeregin aktiboren bat izan nahi baduzu, atseginez hartuko ditugu zure iradokizunak, eginbide berrien proposamenak, hobekuntzen proposamenak, ohiko galderen edo artikuluen idazketa, tutorialen, bideoen eta eskuliburuen sorrera, etab.

Bisitatu webguneko Get involved orria eta jarraitu ekarpenak egin nahi duten jendearentzako estekak.

Emaguzu laguntza!