Grafiko modua
Hautatutako grafiko-objekturako ikuspegi-atributuak zerrendatzen dira. Uneko fitxategian txertatu edo estekatutako grafiko-objektua ez da aldatuko, objektuaren ikuspegia bakarrik aldatuko da.
Grafiko modua
Lehenetsia
Grafiko-objektuaren ikuspegia ez da aldatuko.
Gris-eskala
Grafiko-objektua gris-eskalan erakutsiko da. Koloretako grafiko-objektua objektu monokromo bihur daiteke gris-eskalan. Halaber, kolore-graduatzaileak erabil ditzakezu objektu grafiko monokromoari kolore uniformea aplikatzeko.
Zuri-beltzean
Grafiko-objektua zuri-beltzean erakusten da. % 50eko distira-balioa baino txikiagoak beltzez agertuko dira eta % 50 baino handiagoak zuriz.
Ur-marka
Grafiko-objektuaren distira berretu eta kontrastea murriztu egiten dira, atzeko planoan ur-marka gisa erabiltzeko.