Hautapen modua

Hemen hautapen modu desberdinak txandakatu daitezke.

Eremuan klik egitean, laster-menu bat agertuko da erabilgarri dauden aukerekin:

Modua

Efektua

Hautapen estandarra

Testu-dokumentuetako hautapen modu lehenetsia da. Teklatuarekin, hautapenak Shift+nabigazio-tekla (geziak, Home, End, Page Up, Page Down) bidez egin daitezke. Saguarekin, egin klik hautapena hasiko den testuan, eutsi saguaren ezkerreko botoiari eta mugitu hautapenaren amaierara. Askatu saguaren botoia hautapena amaitzeko.

Hautapen hedatua (F8)

Gezien teklak edo Home etaEnd teklak erabilita, uneko hautapena zabaldu edo murriztu egin daiteke. Testuan klik egitean, kurtsorearen uneko posizioaren eta klik egin den posizioaren arteko testua hautatzen da.

Gehikuntza-hautapena (Shift+F8)

Hautapen berria gehitzen zaio lehendik dagoenari. Emaitza hautapen anizkoitza da.

Bloke-hautapena (+Shift+F8)

Testu-blokea hauta daiteke.


Emaguzu laguntza!