Exekutatu SQL komandoa zuzenean

Jatorrizko SQL moduan, LibreOffice aplikazioak interpretatu ezin dituen SQL komandoak sar ditzakezu, baina zuzenean datu-iturburura pasako dira. Aldaketa horiek diseinu-leihoan bistaratzen ez badituzu, ezingo duzu itzuli diseinu-leiho horretara.

Jatorrizko SQLn, SQL katea zuzenean eramaten da konektatutako datu-basearen sistemara, aurretik LibreOffice.(e)k ebaluatu gabe. Esate baterako, datu-base bat ODBC interfazearen bidez atzitzen baduzu, SQL katea ODBC kontrolatzailera pasatzen da eta hark prozesatzen du.

Exekutatu SQL komandoa zuzenean ikonoa

Exekutatu SQL komandoa zuzenean

Egin klik berriro modu normalera itzultzeko. Modu normalean, Kontsulta-diseinu berria ataleko aldaketak SQLk onartutako aldaketekin sinkronizatzen dira.

Emaguzu laguntza!