Posta

Hiperesteka elkarrizketa-koadroko Posta orrian posta elektronikoko helbideen hiperestekak edita ditzakezu.

Komando hau erabiltzeko...

Egin klik Estandarra barrako Hiperesteka ikonoan, eta sakatu Posta botoia.


Hiperesteken postaren elkarrizketa-koadroaren irudia

Posta

Hartzailea

Zehaztutako helbide elektronikoko posta esleitzen dio hiperestekari. Dokumentuko hiperesteka berrian klik eginez gero, Hartzailea eremuan zehaztutako hartzaileari zuzendutako dokumentu-mezu berri bat irekiko da.

Datu-iturburuak

Datu-iturburuaren arakatzailea erakusten edo ezkutatzen du. Arrastatu hartzailearen Helbide elektronikoa datu-eremua datu-iturburuaren arakatzailetik Hartzailea testu-eremura.

Gaia

Dokumentu-mezu berriaren gaiaren lerroan txertatuko den gaia zehazten du.

Beste ezarpen batzuk

Markoa

Ireki nahi duzun estekatutako fitxategian sartu markoaren izena edo aurrez zehaztutako markoa hautatu zerrendatik. Koadroa hutsik uzten baduzu, fitxategi estekatua uneko arakatzaile-leihoan irekiko da.

Inprimakia

Hiperesteka testu gisa edo botoi gisa txertatuko den zehazten du.

Gertaerak

Esleitu makroa elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Bertan, "sagua objektuaren gainean" edo "abiarazi hiperesteka" bezalako gertaerei programa-kodea eslei diezaiekezu.

Testua

Hiperestekaren testu ikusgaia edo botoi-epigrafea zehazten du.

Izena

Sartu izen bat hiperestekarentzat. LibreOffice aplikazioak IZENA etiketa txertatuko du hiperestekan.

Emaguzu laguntza!